XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jai arratsaldeak

GARAI bateko gazteak eta edadekoak nola ibiltzen giñan pentsatzen jarrita, pena ematen dit.

Aste guzian bakoitza bere etxean lanean, igandea etortzeko pozak, alkar ikusteko.

Goizean mezetara zintzo zazpi t'erdietan.

Iñor etzan joan gabe geldituko, miñez ez bazegoan beintzat.

Goizean ezin zuanak, amarretan bestea.

Gu askotan, lenengotik irten da urrengoa asi arte, pelotan.

Apaizak etzigun uzten meza denboran ibiltzen.

Orduan alde egiten genduan, alpargatak autsita askotan.

Sarritan amak errita saio bat urrena.

Gosaria ematen bazigun, kontentu.

Gero, ganaduen jatenak ekarri ta bazkaldu.

Siesta egiteko betarik gabe, jostatzera berriz.

Iru t-erdietan errosarioa.

Ura ezin utzi.

Bestela, aitak etzigun begiratu ederra egingo.

Andik irtenda izaten genduan naiko lana.

Gu gazteak, sosik baldin bagenduan, jokuan.

Guk ogeitamaikan esaten genion.

Beste batzuek urre ezpatan esaten diote.

Diruarekin ibiltzen giñan larri.

Errial bat izan ezkero, suerte piska batekin ondo arratsalde guztirako, tranpa batzuk egiñez tartean.